lunes, 15 de octubre de 2012

ONGI ETORRI !! ¡¡BIENVENIDAS/OS!!



Aurten talde-lana dugu jardunaldien gaia. Nork ez du entzun medikuntzan, kirolean, enpresetan, oso ekipo ona daukate-eta. Hori esatean edota entzutean zera adierazten da: talde bat dela eta elkarlanean aritzen direla. Eta ez hori bakarrik. Gainera, oso iritzi ona daukagu euren lanaz edo emaitzez.
Zergatik ez eskolan? Onartezina iruditzen zaigu mediku talde bat bakarka aritzea gaixo edo kasu baten aurrean, ezinezkoa da trainerua helmugara heltzea arraunlari bakoitzak bere aldera egiten badu bere iritziaren arabera. Taldean egiten ikasi behar dugu guk ere, jokalariak zelaian antolatu eta aritzen diren moduan, taldeak irabaztea helburu bakarra dutela. Irabazten dugulako. Eraginkortasuna irabazten dugu, alperrik galtzen ez den energia irabazten dugu, norberaren eta taldearen gogobetetasuna irabazten dugu eta, batez ere, emaitzetan irabazten dugu.
Anima gaitezen, saia gaitezen gure ondokoarekin, gure koordinatzailearekin, gure ziklo edo etaparekin, nahi dugunarekin eta ahal dugunarekin, baina EKIN DIEZAIOGUN. Orain badugu aukera horretaz pixka bat entzuteko, parte hartzeko eta ikasteko datozen jardunaldietan. Gainerakoa gure esku dago.

 
Este año las jornadas se centran en el trabajo en equipo. Quién no ha oído, refiriéndose a la medicina, al deporte, a la empresa, es que tienen muy buen equipo. Al decir u oír eso lo que expresamos es que son un equipo y que trabajan en equipo.  Y no solo eso. Además, tenemos muy buena opinión de su trabajo y sus resultados. Lo decimos con admiración.
¿Por qué no en la escuela? De la misma manera que resulta inconcebible que los miembros de un equipo médico funcionen individualmente ante un caso; de la misma manera que sería imposible que una trainera llegara a meta si cada remero diera las paladas según su criterio y en distintas direcciones; así debemos aprender en nuestro equipos de trabajo, igual que un equipo deportivo se organiza y actúa en el terreno de juego con el único objetivo de ganar. Porque ganamos. Ganamos eficacia, ganamos energía que no se malgasta, ganamos satisfacciones individuales y colectivas y, sobre todo, ganamos en resultados.
Animémonos a intentarlo, con nuestra paralela, con nuestra coordinadora, con nuestro ciclo o nuestra etapa, con quien queramos y podamos, pero ANIMÉMONOS. Ahora tenemos una oportunidad para escuchar, participar y aprender en las jornadas un poco de todo esto. El resto está en nuestras manos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada