martes, 6 de noviembre de 2012

Ongi etorri XXVI. Jardunaldi Pedagogikoetara


Irakaskuntza: lan ekintza. Hauxe da aurtengo Jarduanldien leloa.

Ez da bat ere lelo kriptikoa, oso argi adierazten du jorratuko dugun gaia. Bai, talde-lanari buruz hitz egingo dugu.
Ia ia hasierako momentutik argi ikusi geunuen batzorde antolatzaileok gai honen lehentasuna.
 Zergatik?  Bi arrazoiengatik, batez ere.
 Lehenengoa, gaur egungo gizarteak herritarrei talde-lana eskatzen digulako, eta ezin dugu ahaztu irakasleok gaurko eta biharko herritarrak hezitzen ari garela.
 Bigarrena, Irakaskuntzan hain zuzen ere ikasle guztien arrakasta lortzeko talde-lana ezinbestekoa delako. Momentu honetan irakasleei ezkatzen zaiguna ezin dugu bakarka egin.
 
Badakigu, ospe txarreko gaia dela, nolabait esateko, edo behintzat ez da irakaslen artean iluiso sortarazten duen gaia.
 Baina,  hori horrela da, alde batetik,  aurreiritzi asko daudelako lan-taldeari buruz:
-         Denbora galtzen dela.
-         Lan gehiago eskatzen duela.
-         Inor geratzen da gustora emaitzekin.
-         Arazoak sortarazten dituela.
-         Eta abar, eta abar...
 Eta beste aldetik, talde-lan egiteko estrategiak ez ditugulako ezagutzen.

Ba aurreiritzi guztiak alde batera uzten baditugu, Jardunaldietan ikus dezakegu talde-lanaren aurpegi ona.
Hau da:
-         Eguneroko lana errazten zaigula.
-         Denbora irabazten dugula, eraginkorragoa izango da eta.
-         Emaitza hobeagoak lortzen ditugula.
-         Eta, lana errezagoa bada, denbora gitxitan eginda eta emaitza hobekin... ba azken finean hobeto sentituko garela.
 Hori lortzeko estrategiak eta iradokizunak ere ikusteko aukera izango ditugu.

Jardunaldiak antolatu ditugunok talde lanaz sinezten dugu, eta hemen zaudetenok, neurri batean ala bestean, ere bai. Beraz, erreza izango du gaurko emaileak zeren  ikasteko prest gaitu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario